Sortu alderdia aurkeztu dute, "ireki den fase politiko berriari" erantzuteko asmoarekin

Ubane Madera 2011ko otsailaren 8a

Hego Euskal Herria esparru izango duen Sortu alderdia aurkeztu dute, Bilbon. Aurkezpenean ezohiko eragile sozialek parte hartu dute; ezohikoek baina ezagunek, eta tartean ibarreko ordezkaritza ere izan da: Karmele Agirregabiria, Leintz Udal Euskaltegiko zuzendaria. Harekin batera, aurkezpenean parte hartu dute Iñaki Zabaleta EHUko irakasle eta katedradunak; Maider Etxeberria geologian doktoreak; Edu Brugos sindikalistak, Esther Hernandorena irakasleak eta Sonia Respaldiza administrariak.

Alderdi berriaren gainean galdetu diegu herritarrei:

Berriak argitaratutako informazioaren arabera, Agirregabiriaren esanetan, Sortuko kideek ETAren biolentzia errefusatu beharko dute, izan ere, alderdi berriak ETAren biolentzia “erabat eta behin-betiko” desagerrarazi dadin bere ekarpena egin nahi du.

Independentzia, euskara eta sozialismoa

Independentzia eta euskara izango ditu ardatz alderdi berriak eta sozialismoa erreferente. Hala, demokrazia parte-hartzailea bultzatuko duela iragarri dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak