Rufi Etxeberriak alderdi berriaren estatutuen kokapen politikoa egin du eta Iñigo Iruin abokatuak, berriz, estatutuen nondik norako juridiko-politikoak azaldu ditu. Hala, azken horrek zera jakinarazi du:
"Alderdi politikoko ordezkari, kide edo militante berriek honako baldintzen arabera jardun beharko dute alderdi berrian:
- Errefusatze tinko eta erabatekoa terrorismo eta indarkeria mota guztiei eta euren ekintzaileei
- Indarkeria eta terrorismo modu guztiak errefusatzea.
- Ekintza terroristak bultzatu, babestu edo legitimatzen dituzten guztiak errefusatzea. Uko eginez halakoen edozein justifikazioei edo babes ideologikoei.
- Indarkeriarekin bat datorren edozein erakunde politiko errefusatzea, eta baita ere arrazoi horregatik legez kanpo utzi dituzten alderdiak.
- Alderdi politikoaren estruktura berria dago bideratuta bilakatu ez dadin legez kanpo utzitako alderdien jarraipen"
Horregatik guztiarengatik, alderdi berriaren legeztatzea aldarrikatu du Iñigo Iruin abokatuak: "Estatutuetan jasotzen den indarkeriaren eta hura bultzatzeko tresnen errefusa, baita ETArena ere, nahikoa izan beharko lirateke harekin edo legez kanpo dauden bestelako alderdiekin ados daudenaren ustea ukatzeko (…) Ezker abertzalearen alderdi politiko berriak legezkoa izan behar du".