Indarkeria mota guztiak errefusatuko ditu ezker abertzaleak, ETArena barne (aurkezpenaren zuzeneko jarraipena Goiena.net atarian)

Ubane Madera 2011ko otsailaren 7a

11:00etan da hitzordua, Euskalduna jauregian. Ezker abertzaleak bultzatutako alderdi berriaren estatutuak aurkeztuko dituzte Iñigo Iruin abokatuak eta aurretik Rufi Etxeberriak. Goiena.net-en zuzenean emango dugu ekitaldia.

Iruinek estatutuen nondik norako juridiko-politikoak emango ditu eta Etxeberriak haien kokapen politikoa egingo du.

Hainbat komunikabidetan azaldu dutenez, indarkeria mota guztiak, ETArena barne, errefusatu egingo ditu alderdi berriak estatutu horietan. Aurkezpenaren zuzeneko jarraipena egin ahal izango da Goiena.net atariaren bitartez.

Alderdi berriaren estatutuak legearen araberakoak izango direla adierazi dute, eta Alderdien Legea ere errespetatuko dutela. Hori horrela, gaur ahaleginduko dira azaltzen ez dagoela aitzakiarik alderdi berria alderdien erregistroan onartzeko. 


Video chat rooms at Ustream

Bihar izena, etzi izenematea

Gaur estatutuak aurkeztu ostean, bihar, martitzena jakinaraziko dute zein den alderdi berriaren izena eta etzi, eguaztena, Barne Ministerioaren erregistroan izena emango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak