Adegiren esanetan, esportazioek eragin dute "enpresen eskaerek eta salmentek aurrera egitea".
"Ekonomia aldetik txarra izan den 2009 baten eta ekonomia balantzea Gipuzkoarendako etsigarria izan den 2010 baten ondoren, 2011rako aurreikuspenak hobetu egin dira", esan du Adegik. Edozein modutan,
Iaz, %6 eskaera gehiago eegon ziren, eta azken hiruhilekoan, %2,4, "batik bat metalaren industrian", dio Adegik. Hala ere, hamar enpresatik seik oraindik "eskaera-maila ahula" dutela onartu du elkarteak. "Salmenta gehiago egon da kanpotik tiratu delako, eta ekoizpen-gaitasuna 6 puntu handitu da 2010ean, baina %76tik behera dago", esaten du.
Galdetutako enpresen %85en iritziz, 2011n, merkatuak orain dauden antzera edo hobeto izango dira, eta %6en iritziz, okertu egingo dira.
Bestalde, enpresek "egokitzat" jotzen dute euren lantaldea (%85ek uste dute hori) eta ez dute uste "enplegu garbia murriztuko" dutenik aurten. Ondorioz, Adegik uste du Gipuzkoan ez dela "enplegu globala modu esanguratsuan murriztuko".
"Ezinbestean itxi dute"
Alde negatiboari begira, azken hiruhilekoan hainbat enpresak "ezinbestean itxi beharra" izan dutela onartzen du Adegik. Horien ezaugarriak dira "polikiago suspertzen dabiltzan sektoreetakoak" eta "barne-merkatuan zentratuta" dauden enpresak direla, "teknologia-maila txikiarekin eta balio erantsi txikiarekin". Eta gaineratzen du: "Enpresek finantzatzeko arazoak dituzte oraindik, eta hori erregulatzen ez bada zaila izango da suspertzea".
Ondorioz, "Adegik uste du enpresek eta langileek malgutasunaren eta dinamismoaren aldeko apustua indartu behar dutela, teknologia-maila handiagoaren alde, eta internazionalizazioaren alde", eta "berrikuntza eta ekoizpenean hobetu" egin behar dutela.