Puntu banaketarekin bukatu zen Agorrosingo derbia

Txomin Madina Milikua 2011ko otsailaren 6a

Saiatu arren, ez Bergarak ezta UDAk ere, bietako inork ez zuen lortu atzo Agorrosinen jokatutako debagoiendarren arteko derbian gailentzea. Giro beroa egon zen bai zelaian eta baita harmailetan ere, baina azkenean gol barik amaitu zen neurketa.

Lehenengo minutuetan bergararrak izan ziren nagusi, eta behin baino gehiagotan lortu zuten UDAren atera hurbiltzea. Hurbildu bai, baina ez zuten jakin izandako aukerak aprobetxatzen. Partiduak aurrera egin ahala, aretxabaletarrek ere neurria hartu zioten partiduari. Hala, bigarren zatian eurak izan ziren baloiaren jabe lehen minutuetan behintzat. Ahaleginak ahalegin baina, bi taldeetako inork ez zuen lortu baloia aurkariaren sarean sartzea. Partidu beroa izan zenaren seinale izan ziren epaileak ateratako zazpi txartel horiak: bi Bergarari eta bost UDAri

Berdinketaren ostean, bi taldeek orpoz orpo jarraitzen dute: UDAk 34 puntu ditu eta Bergarak, 33.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak