Puntu bakarragatik, saskibaloiko derbia Oñatira

Txomin Madina Milikua 2011ko otsailaren 5a

Intentsitate handiko partidua egon da jokoan gaur iluntzean Arrasaten Iturripeko kantxan. Aurrez aurre, ibarreko bi talde, MU eta Sustrai Aloña. Azkenean, eta borroka gogorraren ostean, oñatiarek eskuratu dute garaipena, 86-87.

Partidua oso parekatua izan da, eta hala, lehen bi laurdenak oñatiarrentzat izan badira ere, aldeak ez dira oso handiak izan: lehenengo laurdena 17-18 amaitu da, bigarrena aldiz, 35-40. Hirugarren laurdenean baina, arrasatearrek buelta eman diote partiduari eta 60-56 amaitu da. Laugarren laurdenean bederatzi puntuko aldea atera diote zenbait unetan etxekoek oñatiarrei, baina hauek erreakzionatzen jakin dute, eta azkenean, besteak beste Jagobak sartutako bi hirukoei esker, garaipena eskuratu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak