Hasi dute denboraldia Arrasate Dragoi eta Bergarako Ariznoak

Amaia Txintxurreta Guridi 2011ko otsailaren 5a

Uarkapeko pilotalekuan eman diote hasiera denboraldi berriari Arrasate Dragoi eta Bergarako Ariznoa gimnasia taldeek. Gipuzkoako Eskolarteko A mailako txapelketako lehenengo fasea da Arrasatekoa eta egun osoan zehar lehiatuko dira Gipuzkoako gimnasia taldeetako alebin, infantil, kadete, jubenil eta seniorrak.

Ikusi argazkiak.

Arrasateko Dragoi taldeko entrenatzaileak Edurne Elkorok esan du bere nesken helburua "ikasitako ariketa ondo egitea" dela eta orokorrean txapelketan maila altua dagoela. Arrasateko 11 neska lehiatzen ari dira.

Sonia Corredera Bergarako Ariznoa taldeko entrenatzaileetariko batek, ere esan digu "asmoa lana ondo egitea eta ondo pasatzea" dela eta aitortu digu neskak urduri daudela denboraldiko lehenengo txapelketa delako. Bergarako 26 neska dabiltza Gipuzkoako Eskolarteko A mailako txapelketan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak