Aloña Mendi doa irabazten VNRC deritzon tenis txapelketa

Amaia Txintxurreta Guridi 2011ko ots. 5a, 14:58

Aloña Mendik irabazi ditu Arrasateko AKEren aurka goizean jokatutako 2 tenis partiduak. Gaur, zapatua, guztira 4 partidu jokatuko dituzte eta bihar, domeka, azkeneko 3 partiduak izango dituzte.

Asteburuan jokatuko dituzten 7 tenis partidu horietatik 5 banaka jokatuko dituzte eta beste biak, ostera, binaka.

Eneko Fernandez antolatzailearen esanetan partidu "zailenak" gaur goizean jokatutako lehenengo biak izan dira. Fernandezek gehitu du Eneko Ugalde eta Jose Caballero Aloñakoak direla faboritoak eta uste duela 4 eta 3ko emaitzarekin irabaziko dutela.

Nork irabazten duen jakiteko, baina, domekara arte itxaron beharko dugu.

Santamasetako txapelketaren sari banaketa

Bestalde, gaur banatu dituzte Santamasetako tenis txapelketako sariak. Irabazlea Jorge Aranes izan zen eta berak jaso du urrezko trofeoa. Sariarekin pozik agertu da Aranes: "Oso pozik nago. Eneko Ugalderen aurkako partidua oso gogorra eta luzea izan zen, hiru ordu ibili ginen jokoan; lehenengo seta Ugaldek irabazi zidan 6-4, bigarren seta nik irabazi nion 6-4 eta hirugarrenean 6-3ko puntuazioarekin irabazi nion".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak