Eduardo Zubiaurre Adegiko presidenteak eman ditu azalpenok egubakoitzean, iazko urteari dagokion ondorioak azaltzerakoan. 2010 urtea zaila izan dela dio Adegik, baina nazioartean hoberako joerak aurreikusten direla eta, horregatik, Gipuzkoako enpresaburuak baikorrak direla egoera, pixkanaka "hobetzen" doalako. Halere, aurten "ekonomiak hazkunde txikia" izango duela diote enpresaburuek. %1eko igoera izango du ekonomiak aurten. Euskal Autonomia Erkidegorako %1,5eko hazkunde aurreikuspenak egin dituzte.
Gipuzkoan hazkunde motelagoa
Gipuzkoako ekonomia motelago haztea Gipuzkoako industriaren ezaugarriengatik dela esan du Eduardo Zubiaurrek. Izan ere, ekipo ondasunetan oinarritzen baita Gipuzkoako industria batik bat. Ondorioz, krisia beste leku batzuetan baino beranduago igarri zuten Gipuzkoako enpresek, baina, era berean, "beranduago aterako gara" krisitik, adierazi du Zubiaurrek.
Sektore guztietan aurreikusten dute hobekuntza aurten, baina batez ere industrian eta, bereziki, metalgintzan.
Ondorio horiek atera ditu Adegik, Gipuzkoako enpresen artean egindako inkestatik. Hala, %85ak uste du aurten merkatuaren egoera iazkoaren modukoa edo hobea izango dela.
Produktibitatea handitu
Langabezia tasa bigarren sei hilekoan murriztuko dela uste du Adegik eta urte amaierarako enplegua sortzen hasiko dela. Halere, ziurgabetasun egoerarengatik kezkati dira Gipuzkoako enpresak: Espainiako ekonomiaren ahultasuna, lehengaien prezioa, lan produkzio koste altuak edota proiektuak finantzatzeko kapitala lortzeko dituzten zailtasunak. "Finantza sektore osasuntsuak ekarriko du enprsendako finantzazioa", diote.
Egoera hobetzeko, Adegik uste du beharrezkoa dela produktibitatea handitzea, enpresak lehiakorragoak izatea (malguagoak eta lan kostuen murrizketarekin). Horregatik lansariak produktibitatearekin lotzea proposatu du eta gutxiago KPIarekin.
Era berean, lan merkatuaren erreforma sakonak "giturazkoak" beharrezkoa direla diote enpresaburuek, eta zenbat eta lehenago egin hibeto izango dela.
Gipuzkoa Aurrera "beharrezkoa"
Eduardo Zubiaurrek uste du Gipuzkoa Aurre bezalako ekimenak behar beharrezkoak direla. Erakunde publiko eta pribatuen arteko elkarlana ezinbestekoa dela aurre egiteko.