Bergaratik Arrasaterako bidea itxita, istripu bat dela-eta

Usoa Agirre 2011ko otsailaren 4a

12:30ak aldera istripua gertatu da Elorregiko biribilgunetik gertu, Gi-627 errepidean. Auto batek eta kamioi batek elkar jo dute eta lagun bat harrapatuta geratu da. Suhiltzaileak ari dira lagun hori ateratzeko lanetan. Une honetan zirkulazioa moztuta dago bi norabideetan. Informazio gehiago izan ahala emango dizuegu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak