Zigarroak kalera

Ubane Madera 2011ko otsailaren 3a

Gaur (eguena) Legebiltzarrak egin behar duen osoko bilkuran (09:30) tabakoaren kontrako legea eztabaidatu, eta azken ordukorik ezean, onartu ere egingo dute; Euskadiko alderdi sozialistak eta PPk alde bozkatuko dute eta gehiengoa dutenez, aurrera egingo du lege berriak.

Hasiera batean Eusko Jaurlaritzak aplikatu gura zuen araudia Estatukoa baino murriztaileagoa zen; besteak beste, umeak zeuden ibilgailuetan erretzeko debekua ezarri gura zuen, eta txoko gastronomikoak ere arautu gura zituen.
Azkenean, baina, bi kasuetan atzera bota dituzte neurriok.

Hain zuzen ere, elkarte gastronomikoen kasuan, bakoitzak bere estatutuen arabera erabaki ahal izango du erretzen utzi edo ez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak