Hitzarmenaren berri emateko zabaldu duten oharrean azaltzen dutenaren arabera, ikerketa proiektuak garatzen lagunduko du Eroskik; janari prestatuetan, elikagaien kontserbazioan, gama berri sortzen edota kontsumoaren soziologia aztertzen, besteak beste.
Eroskirekin batera, patronatua osatzen dute Mondragon Unibertsitateak, Eusko Jaurlaritzak, Espainiako Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak, AZTI-Tecnalia teknologia guneak eta Fagor Taldeak, Euskal Herriko lehen mailako zenbait sukaldarirekin batera.