Otsailaren 26an, euskara elkarteen kongresua, bazkaria eta jaialdia Bilbon

Txomin Madina Milikua 2011ko ots. 2a, 16:58

Otsailaren 26a egun berezia izango da Topaguneko euskara elkarteendako; izan ere, kongresu berezia egingo dute Bilbon. Bertan, azken urtean zehar euskara elkarteei buruz egindako gogoeta borobilduko dute. Baina ez da dena lana izango, eta hala, egun berean, bazkaria eta jaialdia ere antolatu dute. Elkarteetako bazkideei eta herritarrei ekitaldiotan parte hartzeko deia egin diete.

Topagunea euskara elkarteen federazioko kideak hausnarketa prozesu baten murgilduta egon dira azken urtean. Elkarte hauek XXI. mendera egokitu beharra ikusi dute, eta horretarako orain arte egin dutenaren, egiten ari direnaren eta egin gura dutenaren inguruan lanean ibili dira.

Egindako lan guztia borobildu guran, otsailaren 26an Kongresua egingo dute Bilboko Alhondegian. 09:30ean hasiko da berau eta 14:00etan bukatu. Baina egun horretan, lanerako ez ezik, jairako ere elkartuko dira: hiruretan bazkaria egongo da  Kafe Antzokian 17 euroren truke, etas ondoren, zazpietatik aurrera, jaialdi berezia.

Ekitaldi hauetan gueztietan parte hartzeko, otsailaren 11a baino lehen eman behar da izena. Horretarako euskara elkarteen egoitzera joan beharko da, edo besteal, Topagunearen webgunera jo.

Debagoienetik Bilbora joateko gainera, autobusa jartzea da asmoa. Aretxabaletatik irtengo litzateke, gero Arrasatera joan eta handik Bergarara.

Parte hartzeko deia

Gaur egin dute otsailaren 26ko egitarauaren aurkezpena Bergaran Debagoieneko hainbat euskara elkartetako ordezkariek. Bertan egon dira Arrasateko AED eta Txatxilipurdiko, Bergarako Jarduneko  eta Aretxabaletako Loramendiko kideak. Denek ere Bilboko ekitaldietan parte hartzeko deialdia egin diete bai euskara elkarteetako bazkideei eta baita herritar orori  ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak