Abendutik hona, langabe gehiago bailaran

Leire Kortabarria 2011ko otsailaren 2a

Abenduko langabezia datua baino zertxobait okerragoarekin hasi da urtea Debagoienean. Hala, Espainiako Enplegu Zerbitzu Publikoaren datuen arabera, 3.093 langabe (populazio aktiboaren %9,98) zeuden erregistratuta Debagoienean urtarril bukaeran, abendu bukaeran baino 167 gehiago (orduko tasa: %9,44).

  Antzuola   Aretxabaleta   Arrasate
  2011ko urtarrila
2010ko abendua
2011ko urtarrila 2010ko abendua 2011ko urtarrila 2010ko abendua
Langabeak 86
92 295
301 1.328
1.248
Tasa 9,45
10,11 9,14
9,33 11,48
10,79
  Bergara   Elgeta   Eskoriatza  
  2011ko urtarrila 2010ko abendua 2011ko urtarrila 2010ko abendua 2011ko urtarrila 2010ko abendua
Langabeak 723
677 41
39 205
 196
Tasa 10,08
9,44 8,33
7,93 9,86
 9,43
  Gatzaga   Oñati   Debagoiena  
  2011ko urtarrila 2010ko abendua 2011ko urtarrila 2010ko abendua 2011ko urtarrila 2010ko abendua
Langabeak 7
 8 408
365 3.093
 2.926
Tasa 5,26  6,02 7,55  6,75 9,98  9,44

Goiko taulan ikusten den moduan, langabezia handitu egin da bailarako hiru herri handienetan -Arrasate, Bergara eta Oñati- eta baita Eskoriatzan eta Elgetan ere. Eskoriatzak eten egiten du, horrela, bere enplegu bolada ona eten egiten du, langabe berri gutxi badaude ere.

Bestalde, Gipuzkoan eta Hego Euskal Herri osoan ere, langabeziak txarrera egin du; urtarrilaren amaieran Hego Euskal Herrian 188.268 lagun zeuden langabezian. Abenduarekin alderatuta, 9.297 langabe gehiago ziren horiek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak