18 urte pasa dira Euskadi taldeak aurreneko pedalkadak Arantzazun eman zituenetik, eta horretxegatik egingo diote gaur bisita Arantzazuko Amari. Zeremonia txiki bat izango dute 12:00etan, eta horren ostean Donostiaraino joango dira bizikletan.
Lehenago, Diputaziokoekin
Arantzazu bisitatu baino lehen, baina, Gipuzkoako Diputazioko ordezkariak agurtuko dituzte txirrindulariek, 10:00etan. Markel Olano diputatu nagusiak eta Iñaki Galdos kirol diputatu oñatiarrak egingo diete harrera, Diputazioak Anoetako estadioan duen egoitzan.