21,8 milioi euro enpresei krisitik irteten laguntzeko

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko otsailaren 1a

Gipuzkoako Foru aldundiak gaur aurkeztu ditu krisiari aurre egiteko diseinatu duen planaren ardatz nagusiak. Berrikuntzarekin lotutako neurriak aurkeztu dituzte Jose Ramon Guridi Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko foru diputatuak eta Markel Olano ahaldun nagusiak. Guridik Goiena Telebistako Magazinea-n emango ditu planaren gaineko zehaztasunak.

Krisiari aurre egiten enpresei laguntzeko, eta berrikuntza alorrean sakontzeko neurriak aurkeztu dituzte Olanok eta Guridik. Guztira, 21,8 milioi euro bideratuko ditu Gipuzkoako Diputazioak krisiari aurre egiteko, eta beste 6 milioi euro, 2012an.

Olano ahaldun nagusiak nabarmendu du aurten litekeena dela krisiaren aurkako planeko laguntzetara aurkeztuko diren enpresen profila aldatzea eta, batez ere, enpresa ertain eta txikiak izan daitezkeela laguntzen premia handiena beharko dutenak.

Gipuzkoak langabezia tasa txikiena

Era berean, nabarmendu du, egoera ona ez den arren, Gipuzkoa dela langabezia tasa txikiena duen lurraldea (%7,8). Ez Hego Euskal Herrian eta ezta Espainia osoan ere, ez dago beste lurralderik langabezia tasa txikiagoa duenik.

Guridi gaur Goiena Telebistan

Gaur iluntzean Guridi, Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko foru diputatua, Goiena Telebistan egongo da eta planaren gainean jardungo du, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak