Debagoienean, une honetan, martxan dauden zatiak dira: Bergara-Antzuola, Arrasate-Elorrio, Aramaio-Arrasate, Eskoriatza-Aramaio, Legutio-Eskoriatza I eta Legutio-Eskoriatza II.
Antzuola-Ezkio Mendebaldea tarteko lanei hurrengo egunetan emango zaie hasiera, eta bailarako beste bi tarte –Bergara-Bergara eta Antzuola-Ezkio Ekialdea– lizitazio prozesuan daude. Behin esleituta, Gipuzkoan, orotara, 13 izango dira lanetan egongo diren zatiak.