Pentsioen erreformaren aurre-akordioa familia ugarientzako “diskriminatzailea” dela salatu du Hirukide elkarteak

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko otsailaren 1a

Kide Ugariko familien elkarteen Euskadiko federazioak eragile ezberdinei eskatzen die neurria berraztertzeko.

Emakumeak eta gazteak dira pentsioa osorik jasotzeko aukera gutxien dituzten kolektiboak. Lege aldaketaren aurre-akordioarekin desengainua hartu dutela adierazi dute Hirukidetik. Aurrerantzean, haurrak zaintzeko lana behin-behinean uzteko erabakia hartzen duten gurasoei sistemak bederatzi hilabeteko kotizazioa ziurtatuko die haur bakoitzeko, baina topea ipini diote babes horri; gehienez bi urtekoa izan da. “Praktikan, denbora hori lehenengo bi umeak bakarrik hartzen ditu kontuan, eta ez du babesten hortik aurrerako seme-alaben zaintza”, azaldu du Hirukideko zuzendari Natalia Diez-Caballerok. “Bestela esanda, familia ugariak zigortu egiten ditu aurre-akordioak”.

Neurria berraztertzeko eskaera

Hirukidetik hasierako planteamendua kontuan hartzea eskatzen dute; ume bakoitzeko bi urteko kotizazioa eta hirugarren seme -alabatik aurrera. “Gero eta seme-alaba gehiago, gero eta zailtasun gehiago lan merkatura bueltatzeko”, adierazi du Diez-Caballerok. “Ez da logikoa zailtasun gehiago dituen kolektiboa zigortzea”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak