Bi mailatan banatuta jokatu zuten Altitoy lasterketa: A maila, bikoteka; eta, B maila, bakarka.
200 bikote A mailan
200 bikote inguruk parte hartu zuten A mailako lasterketan. Denetan onenak Marc Solá eta Migel Caballero izan ziren. Letamendi oñatiarra eta Tobar tolosarra 10.ak izan ziren sailkapen orokorrean; eta, Euskadiko txapelketan lehenengoak. Zapatuan 3:05:26ko denbora egin zuten, eta domekan 1:39:14ko denbora; guztira, 4:44:40.
Debagoiendar asko proban
Debagoiendarren presentzia handia izan zen Altitoy proban.
