Prentsa ohar baten bidez eman du Txatxilipurdik zapatuko ekimenaren berri: "Jakin badakigu bertsoak gustoko dituzten gazteak Arrasaten badaudela eta beste askok ere bertso afari batean parte hartuko luketela. Honegatik 12-17 urte bitarteko gaztetxoentzat alkohol gabeko bertso afaria antolatu dugu". Esandako moduan, Mikel Arrillaga eta Felipe Zelaieta gonbidatu dituzte biak ere 11 bertute taldekoak. Sukaldari etagai jartzaile lanetan, berriz, Txatxilpurdiko bi hezitzaile arituko dira, Maitane Unamuno eta Jon Olibares, hain justu.
Bestalde, afaria gaztetxoentzako izan arren gazte sentitzen den eta bertsoak gustoko dituen edonor gonbidatu dute antolatzaileek Erguingo gazte txokora. Horregatik, Erguingo gazte txokoa non dagoen ez dakienak eta joatea nahi duenarendako honako telefono hau eman dute: 658759780.