Agustin Markaide, Eroskiko presidente gaurtik aurrera

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko ots. 1a, 09:16

Otsailaren lehenarekin batera hartuko du Eroski Taldeko presidente kargua Agustin Markaide mondragoetarrak. Honenbestez, azken 15 urteotan karguan egon den eta apirilean erretiratuko den Costan Dacostari errelebua hartuko dio.

Agustin Markaide (Arrasate, 1957) Eroski Taldeko zuzendari nagusia izan da azkeneko urteotan. Taldeko bazkideek iazko ekainean egin zuten batzar orokorrean onartu zuten Agustin Markaide izatea hurrengo presidentea.

Deustuko unibertsitatean zuzenbidean eta enpresagintzan lizentziaduna da Markaide. Mondragon Taldeko kongresuko burua ere bada.

Eroskik 2.367 saltoki ditu gaur egun:

- 113 hipermerkatu.

- 1.063 supermerkatu Eroski/Center, Eroski/City eta Caprabo.

- 58 gasolindegi.

- 224 Eroski bidaien bulego.

- 40 Forum kirol denda.

- 289 IF lurrindegi.

Horretaz gain, 19 cash-carry eta 32 logistika-plataforma ditu. Eta beste 481 denda frankizian. Frantzian, taldeak ditu 4 hipermerkatu, 16 supermerkatu eta 17 gasolindegi. Eta, Andorran, 4 IF lurrindegi.

Bezeroen beharrei hobeto erantzun

Etorkizunean, Eroski Taldeak nahi ditu "bezeroen beharrei" hobeto erantzungo dien saltokiak, "prezio onaz" gain aukeratzeko "eskaintza zabala" izango dituenak. Hau da, Eroski "lehiakorrago eta erakargarriago" bihurtu nahi du datozen urteotan Markaidek.

Aliantzak nekazari eta abeltzainekin

Estrategia horretan, epe luzerako aliantzak bilatuko ditu ekoizle nagusiekin, bereziki, "nekazari eta abeltzainekin". Horretaz gain, talde osoa kooperatiba bihurtzeko prozesua amaituko du, langileen parte hartzea eta langile eta bezeroen arteko harremanak bultzatuko dituen "enpresa indartsu" bilakatzeko helburuarekin.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak