Debagoieneko 7 ingurumen programa babestuko ditu Jaurlaritzak

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko urtarrilaren 31

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuordetzak 7 milioi eurotik gora bideratu ditu Euskal Autonomia Erkidegoko udalen 116 proiektu diruz laguntzeko. Ingurumenarekin lotutako egitasmoak dira babestu dituenak. Hain justu ere, 7.322.497,46 euro dira zeregin horretarako gorde dituenak. Debagoieneko bost udalek jasoko dituzte dirulaguntzak. Guztira, 568.166,53 euro 7 programa babesteko.

Eskola Agendako programetarako, bioaniztasuna babesteko eta klima aldaketari aurre egiten laguntzeko helburuarekin emango ditu Jaurlaritzak dirulaguntzak.

Urkulu eta autobus zerbitzua

Arrasateko eta Aretxabaletako Udalak jaso dituzte dirulaguntza handienak, bus zerbitzuarekin eta Urkulurekin lotutakoak. Honako hauek dira gure eskualdean babestuko diren 7 programak:

Arrasateko bus urbanoaren zerbitzu pubikoaren kudeaketa: 300.000 euro. Arrasateko Udala.

Urkuluko urtegiaren hobekuntza integralerako plana: 225.295 euro. Aretxabaletako Udala.

Bergarako Eskola agendarako, ikasturterako: 3.601,60 euro. Bergarako Udala.

Aretxabaletako Eskola agendako zarata eta uhin elektromagnetikoen gaineko programa: 2.518,94 euro. Aretxabaletako Udala.

Arrasateko Eskola agenda. Zarataren gaineko programa: 30.000 euro. Arrasateko Udala.

Elgetako Eskola genda: 1,834, 92 euro. Elgetako Udala.

Oñatiko Eskola Agenda dinamizazteko zerbitzuaren kontratua: 4.916,07 euro. Oñatiko Udala

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak