‘Vaya Semanita’ antzezlana Oñatin

Irati Goitia 2011ko urtarrilaren 29a

Egubakoitzean Vaya Semanitako aktoreak Oñatiko Santa Ana antzokian izan ziren telebista saioko une onenak antzezten. Ikusleek barre ugari egin zuten sketch-ekin.

Egubakoitzean, Oñatiko Santa Ana antzokira joan zirenek 'Vaya Semanita' hiru dimentsiotan ikusteko aukera izan zuten. Hori esanez hasi zuen Andoni Agirregomezkorta aurkezleak antzezlana: "Punta-puntako teknologiari esker, 'Vaya Semanita' hiru dimentsiotan ari zarete ikusten; gainera, betaurreko beharrik  izan gabe".

Izan ere, telebistako programak pantaila txikitik antzerkira egin du salto eta egubakoitzean Oñatin izan ziren programako aktoreak saioko une onenak antzezten. Bi emanaldi izan ziren: bata 20:00etan eta bestea 10:30ean. Bietan bete ziren Santa Ana antzokiko 275 eserlekuak, are gehiago, orain dela astebete dagoeneko salduta zeude sarrera guztiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak