Korrika 17rako herrietako batzordeak sortzeko hitzorduak

Ubane Madera 2011ko urtarrilaren 29a

Korrika 17 antolatzeko herrietako batzordeak osatzeko deialdia egin du Debagoieneko AEKk. Datorren astean dira hitzordu gehienak, herriz herri. 

Astelehenean, Gatzagan, 18:30ean, elkartean. Arrasaten, Bergaran eta Aramaion, berriz, martitzenean da hitzordua; Arrasaten, 19:00etan AEDn, Bergara-Angiozarko batzordea osatzeko, Bergarako kultura etxean 19:00etan, eta Aramaiokoa osatzeko, 18:00etan, kultura etxean.

Aretxabaleta eta Elgeta

Eguaztenean, berriz, Elgeta eta Aretxabaletaren txandak dira: Elgetan, 19:00etan udaletxean, eta Aretxabaletan 18:00etan, kultura etxean.

Oñati, Antzuola eta Eskoriatza

Eguenean, otsailaren 2an Oñati eta Antzuolako herri batzordeak osatuko dituzte: 19:30ean Antzuolako liburutegian, eta 19:00etan Oñatiko kultura etxean.

Bukatzeko, datorren otsailaren 8an, martitzena, Eskoriatzan egin dute hitzordua, 19:00etan, kultura etxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak