Jeltzaleek eta sozialistek aukeratu dituzte Batzar Nagusietarako zerrendaburuak

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko urtarrilaren 28a

 

EAJk eta PSE-EEk aukeratu dituzte maiatzeko hauteskundeetarako Batzar Nagusietarako zerrendaburuak. Gure barrutian, Deba-Urolan, Arantxa Tapia zumaiarra izango EAJren zerrendaburua. Sozialistena, berriz, Eneko Andueza eibartarra.

 

 

Arantxa Tapia (Zumaia, 1963) Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatua da gaur egun. Industri ingeniaritzan doktorea eta EHUko Sistema eta Automatika ingeniaritza arloko katedraduna.

Eneko Andueza eibartarrak 31 urte ditu eta Hirigintza zinegotzia da Eibarko Udalean. Zientzia politikoetan lizentziaduna da.

Rafaela Romero arrasatearra Donostialdean

Bestalde, Rafaela Romero arrastearra, gaur egun Batzar Nagusietako presidentea dena, sozialisten zerrendaburua izango da hurrengo hauteskundeetan, Donostialdeko barrutitik. Jaiotzez Quintana de la Serenakoa (Badajoz), mondragoera etorri zen txikitan eta 1996ra arte bertan bizi zen. 38 urte ditu. Zinegotzi izan zen Arrasaten. Abokatua da.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak