Euskadiko Kutxak ere Zapateroren exijentziak betetzen ditu, nahiz eta legeak berari ez eragin

Leire Kortabarria 2011ko urt. 28a, 10:22

Euskadiko Kutxak jakinarazi digu bere core capital delakoa edo oinarrizko kapitala % 10,84koa dela, "hau da, exijentzia berria baino % 35 handiagoa. Gainera, 2019rako beharrezkoak izango diren Basilea IIIren eskakizunak bete egiten ditugu dagoeneko", esaten dute arduradunek.

Hala, Mondragon Taldearen entitatea ere oso ondo kokatuta dago etorkizunerako, nahiz eta Espainiako Gobernuaren neurriek ez dioten eragiten.

Espainiako Gobernuak Legezko Errege Dekretu bidez iragarri zituen aurrezki kutxendako betebehar berriak, eta horren bidez, entitateei eskatzen zaien gutxieneko kapitala % 8ra igoko du datorren irailaren 30erako. Neurri horrek aurrezki kutxei eragiten die, baina ez Euskadiko Kutxari, Kreditu Kooperatiba bat da eta.

Likidezia aldetik ere primeran dago: "Euskadiko Kutxa ratiorik onena duten entitateetakoa da, aktiboen % 85  txikizkako merkatuan baitu finantzatuta. Ez du mugaeguneratzerik 2013ra arte", esaten du Euskadiko Kutxak.

"Neurri egokia da"

Espainiako Gobernuaren neurriaz galdetuta, Euskadiko Kutxari "neurri egokia" iruditzen zaio: "Kaudimenaren edo solbentziaren gaineko zalantzak uxatzeko helburua du. Edonola ere, beharrezko gardentasuna bilatzen du, merkatuetan konfiantza sortzeko, izan ere kalitaterik handieneko fondo propioen baldintzan oinarrituta ezarri da".


Eta euskal jendartearenganako duen konpromisoa berresten du: "Esku artean ditugun datu guztien arabera, Euskadiko Kutxa lasai egoteko moduan dago, eskakizun berrien aurrean. Hortaz, gure Herriaren aldeko konpromisoari erantzuten eta familiei eta enpresei krisitik irteten laguntzen jarraituko dugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak