Beste urte batzuetan ez bezala, aurten oso jende gutxik eman du izena maratoian. Antolatzaileek adierazi dute Saharan azkenaldian izandako istiluengatik izan daitekeela hori. Horregatik, argi utzi gura dute maratoia eta istiluak ez direla leku berean: "Istiluak lurralde okupatuan izan dira, eta ez kanpamentuetan, lasterketa egiten den tokian".
Hainbat lasterketa
5, 10, 21 eta 42 kilometroko lasterketak antolatu dituzte, prestakuntzaren arabera aukera zabala eta irekia izan dadin. Irteeran 14 bat graduko tenperatura egingo duela aurreikusten dute, eta amaitzerako berriz 22-26 artekoa izango da tenperatura. Ibilbidean zehar ura, fruta eta datilak eskainiko dituzte. Informazio gehiago: euskalsaharathoia@gmail.com helbidean.
Kamisetak salgai dituzte
Aretxabaletako IESBAA eta Arrasateko NUBI elkarteek kamisetak jarri dituzte salgai. Helburua, Saharari laguntzea eta giza eskubideen alde egitea da. 12 euro eta 10 eurotan daude salgai kamisetak. Interesatuek idatzi nubielkartea@gmail.com edo iesbaa@gmail.com helbidera.