Greba deialdiak Gipuzkoan izan du erantzunik zabalena eta Debagoienari dagokionez sindikatuetako ordezkariak pozik azaldu dira gure ibarrean geldialdia ia-ia %100ekoa izan zelako. Gaur arratsaldean Arrasaten deitutako manifestazioaren aurretik horixe adierazi dute LAB eta ELAko ordezkariek. Antolatzaileen arabera, 1.000 lagun inguru batu dira manifestazioan. Errespetatu herritarron eskubideak. Nahikoa da! zioen pankarta erakutsi dute pentsioen erreformaren aurka. Bukaeran, komunikatua irakurri zuten plazan. Bukaeran, komunikatua irakurri dute Arrasateko plazan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.