Otsail amaiera baino lehen ez dute zabalduko Aramaio eta Arrasate arteko bidea

Julen Iriondo 2011ko urtarrilaren 25a

ADIFek Aramaioko Udalera bidalitako azken faxak hori dio, otsail amaieran zabalduko dutela Aramaio eta Arrasate arteko bidea. Domekan beteko da urtebete Aramaio eta Arrasate arteko errepidean lurjausia gertatu eta bidea itxi zutenetik.

 

 

Ordutik auzoetako bideetatik ibili behar dute Aramaio eta Debagoiena arteko joan-etorriak egin behar izaten dituztenek.

Eta beste hilabetez behintzat horrela jarraitu beharko dute, berriz ere atzeratu egingo da-eta errepidearen zabaltze data. Urtea bukatzerako behar zuen aurrena, urtarrilean ondoren eta orain berriz otsaila amaieran.

Lurjausia gertatu zen pare horretako lanak aurrera doaz. Zati horretan errekaren beste aldera eraman dute bidea, erreka gaineko zubi gisa bi plataforma jarrita, eta brea botatzeko lanekin ere egun hauetan hasi dira; dena dela, esandakoa, otsaila bukaera baino lehen ez dituzte lanak amaituko.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak