Gosari bihotz-osasungarrien kanpaina ibarreko lau ikastetxera iritsiko da aurten

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko urtarrilaren 25a

Oñatiko Errekalde eta Elkar Hezi ikastetxeetan, Arrasateko Santa Teresa Arizmendi ikastetxean eta Bergarako San Martin Agirren burutuko dute sentsibilizazio kanpaina.

Aurkeztu dute jendaurrean informazio eta prebentzio kardiobaskularrerako Bihotz Bizi-Corazón Vivo Elkarteak antolatutako Gosari bihotz-osasungarrien edizio berria. Elkarteak Euskadiko Okindegien Federazioarekin batera antolatzen duen hamabigarrena izango da eta atzo abiatu zen Donostian.

Autonomia Erkidego osoko 85 ikastetxetara iritsiko da. Gure bailarari dagokionez otsailaren 15ean Oñatiko Errekalde Herri Eskolan egingo dute, otsailaren 16an Bergarako San Martin Agirre ikastetxean, otsailaren 23an Arrasateko Santa Teresa Arizmendin eta martxoaren 2an Oñatiko Elkar Hezi ikastetxean.

Informaziozko solasaldi bat jasotzen dute eskola-umeek eta jarraian esnea, kakaoa, eztia, indioilarra, fruta, ogia eta olioa dituen gosari osoa eskaintzen zaie.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak