Inoizko urterik onena turismoarendako

Maider Arregi 2011ko urtarrilaren 25a

2010 urtea, euskal turismoaren historiako urterik onena izan da. Halaxe diote Eustaten datuek. EAEko hotelek, 2010ean % 12,4ko hazkundea izan dute 2009. urtearekin alderatuta. Ostatu-gauak ere igo egin dira eta %12,6koa da datua. 4,2 ostatu-gau egin dira 2010. urtean.

Orain arte turismo sektoreak izan duen urterik onena, 2007. urtea izan da. 2010ak, baina, 145.000 bidaiaritan gainditu du, hau da, % 7an. Lurraldeka, Arabak izan du hazkunderik handiena, bai sarrerei dagokienez  (%22) eta baita ostatu-gauei dagokienez ere (+%25); Bizkaia, aldiz, %11 hazi zen turismo-sarreretan eta %14 ostatu-gauetan; Gipuzkoa %10 turista-sarreretan eta +%7 ostatu-gauetan.

Atzerritarrak gurean

Eustatek atzerritarren sarrera nabarmendu du bereziki. 2010ean bataz besteko hazkundea %18 izan delako. Lehen aldiz,  turista atzerritarren kopurua gainditu da 700.000 bisitarirekin.

Bereziki azpimarragarria da Frantziatik datorren turismoaren hazkundea (+%20 hazi da). Ondoren, Erresuma Batuko bidaiariak daude (+%22ko hazkundearekin), Alemania (+%17), Italia (+%13) eta Portugal (+%22). Nabarmentzekoa, azken urtean Iberoamerikatik etorritako turisten hazkundea (+%25).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak