Torresoroa dantzan Big Band-ekin

Maider Arregi 2011ko urtarrilaren 22a

Plateruena Antzokian grabatutako diskoa aurkeztu zuen Arrasate Musikaleko Big Band taldeak. Funk eta blues doinu lasaiekin hasita,giroa, doinu latindarrek berotu zuten. 130 lagun batu ziren Torresoroan atzo gauean. 10 urte bete ditu Big Band taldeak eta kontzetu bereziak eskainiko dituzte bestelako Big Band taldeekin elkarlanean. Lehena ostailaren 18an Amaia Antzokian.

"Big Band-erako prestatutako errepertorioa egiten dugu. Rocka ere hasi gara sartzen; swin estiloan hasi eta pixkanaka taldea osatuz doa: gitarra elektrikoekin, doinu latindarrekin, funkiaz", azaldu digu Zigor Martinez zuzendariak. The 8 th avenue march eta Tall cotton abesti lasaiagoekin hasi eta, Sing sing sing moduko abesti dantzagarrietaraino salto egin zuten. Amaia Arriaran abeslariaren swin-ak Rita Hayworth aktorearen film bateraino eraman gintuen. What is Hipp abesti indartsuaz, Juan Sangrek eta Arriaranek dar dar jartzean lortu zuten aretoa. Torresoroa gainezka, jendea eskaileratan, zutik agurtu zituzten musikariak "beste bat beste bat" oihukatuz. Torresoroa, oso barruko aretoa da; sentsazioak bikoiztu egiten dira. Musikarien gertutasunak eta ikuslearekiko feedback-a nabaria zen giroan. "Soinu aldetik oso ondo joan da eta ikuslea gertu izatea polita da. Guk jendea animatu zedin nahi genuen eta jendea gustura ikusi dugu". Taldekideak, gazteak baina esperientziadunak: batzuk ikasleak dira, beste batzuk, musika munduan dabiltzanak eta profesionalak.

10 urte ospatzeko zuzenekoak

Leioako Big Band taldea izango dugu Arrasaten otsailean. Ondoren Amurriora joango dira arrasatearrak eta Amurriokoak Leioara truke gisa. Informazio gehiago: myspace.com/ambigband.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak