Medicamentos por Internet. Fraude, ventaja o nuevo paradigma du izenburua txostenak eta horrelako sendagaiak kontsumitzeak osasunean eragiten dituen arriskuak azpimarratzen ditu. Malagako medikuen elkartetik azaldu dute medikuek askotan "detektibe" lanak egin behar dituztela automedikatzen diren gaixoen diagnostikoak egiteko.
Espainiako Kontsumitzaileen Elkarteak (OCU) 40 webgune aztertu ditu eta horietako hamarretan 16 sendagai faltsu erosi zitezkeela konturatu zen. Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, bestetik, medikamentuen %10 adulteratuta daude. Medikamentu faltsuen kontsumoa herrialde garatuetan %2koa da, baina herrialde txiroetan kontsumoa askoz ere altuagoa da.