50 litroko depositu bat 95 gasolinaz betetzeko, 63 euro gastatu behar dira, duela urtebete baino hamar euro inguru gehiago.
Prezioak izugarri garestitu dira 2010aren bukaeran. Puntu bat urrian, puntu erdi bat azaroan eta beste puntu erdi bat abenduan, INEk emandako datuen arabera.
Urte hasieratik hona gasolinaren prezioa bataz beste %2,23 igo da eta gasoleoarena, berriz, %2,53.
Inoiz baino garestiago
Debagoienean gasolinaren prezioa inoiz baino garestiago dago 1,26 euro inguruan dabil litroa eta gasoleoarena, ostera, 1,19 euroan.