Gaurtik astelehenera arte alertan, izotzarengatik

Ubane Madera 2011ko urtarrilaren 21a

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologia Zuzendariak alerta horia aktibatu du astelehenera arte. Gaur, esaterako, iragarri dute barnealdean izotz txikia egingo duela, eta zenbait lekutan handia izango dela. Zapatu gauean eta domekan, berriz, baliteke elurra egitea.

Egoera antzerakoa iragarri dute datozen egunotarako. Bihar eta etzi (zapatu eta domeka) goizean goizetik igarriko dugu izotz puntu hori, kasu horretan barnealdean bai, baina kostaldera ere zabalduko da, gainera. Arrasaten, adibidez, zero azpitik bi gradu hartu ahal izango ditu termometroak, eta goitik, ez ditu bost graduak gaindituko.

Elurra

Elur arriskuari dagokionez, berriz, laino gutxi iragarri dute zapatuan egunaren zatirik handienerako; gauean, hala ere, baliteke prezipitazio apurra egitea. Kasu horretan, elur kota 100-200 metrotan kokatuko da. Eta maila berean segituko du domeka goiz partean ere, beraz, baliteke elurra egitea. Hala ere, iragarpena da apurka-apurka lainoak gutxitzen joatea, eta beraz, euritarako edo elurretarako joera ere gutxitu egingo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak