47 piano-jole Amaia Udal Antzokian

Ubane Madera 2011ko urtarrilaren 21a

Gaur zortzi (egubakoitza), 47 piano-jolek "hartuko" dute Amaia Udal Antzokia. Arrasate Musikalek antolatuta, honako herriek parte hartuko dute kontzertuan: Arrasate, Oñati, Bergara eta Eskoriatza.

Bizet, Mier, Duro, Norton eta Basteien bezalako konpositoreen piezak interpretatuko dituzte, baita bestelako kantu ezagunak ere, adibidez, Disneyren Hakuna Matata.

Andoaingo jaialdirako

Kontzertu hori urtero egiten dute Arrasaten, eta balio izaten du Andoainen ospatzen den Piano jaialdiaren prestakuntza bezala.

Andoaineko jaialdi horri dagokionez, aurten otsailaren 19an eta 20an izango da. 18 urte baino gutxiago duen edozein pianistari dago zuzenduta. Aurten 871 ikaslek hartuko dute parte, Euskal Herri osokoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak