Eskualdeko kirolari onenak sarituko dituzte gaur Aramaion

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko urt. 21a, 08:14

Debagoieneko Kirol Sarien hirugarren ekitaldia egingo dute gaur, egubakoitza, 19:00etan hasita, Aramaioko kultura Etxean.

Streaming bidez zuzenean Goiena.net-en

Urtero moduan, ibarreko kirolari onenak saritzea baino haratago joan nahi du ekimenak: "Urtean zehar lan ona egin duten kirolariak saritu, baina urtean behin ez bada ere, boluntario moduan kirolaren alde lan egiten dutenak ere errekonozitu nahi ditugu", adierazi zuen aurkezpenean epaimahaiko kideetako batek, Asier Muxika Kirol teknikariak.

Izen handiko kirolariak

Gizonezko eta emakumezko kirolari onenak gaur bertan izendatuko dituzte, ekitaldian. Eta sei hautagai daude horretarako: Alberto Iñurrategi, Markel Irizar eta Beñat Arnaitz. Emakumezkoetan, berriz, Maider Unda, Jone Elortza eta Ane Sanz de Galdeano dira hautagaiak.

Erabakita dauden sariak

Beste saritu batzuk, berriz, erabakita daude. Eta, aukeratutako horien artean sari berezia jasoko du Aitor Zabaleta bergararrak, horrenbeste urtean Eukal Herriko errepideetan Lola BMW autoarekin egindako lanagatik: "Bada, urte gogor hauetan ondo hartzen dira errekonozimendu hauek; izan ere, gizarte osoak bezala, kirol munduan gabiltzanok ere nabarmen igarri dugu krisialdia. Azken bi urteotan halamoduz lehiatzen ibili gara, ezinezkoa da babeslerik topatzea, inork ez du dirurik, eta, babesle asko lagunak baditut ere, inork ez du duro bakar bat ere". 
Hala ere, Bergarakoak aurreratu digu 2011n errepidean lehian izango dela: "Autoa etxe ondoan dut eta aurten ere Euskadiko txapelketako lasterketa gehienetan izango gara; sailkapen orokorrerako derrigorrezkoa da proben %70ean puntuatzea".
Zabaletarekin batera, sarituen artean daude Sustrai Aloña Mendi saskibaloi taldea, Alberto Garai kirol medikua eta Ford Mugarri enpresa. Kirolari anonimoaren saria ere gaur emango dute aditzera, eta adi, herritarren sarirako sarean proposamen mordoa jaso dugu-eta. Ekitaldia astelehenean izango da ikusgai (20:45) Harmailatik berezian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak