"Azken batean denon ordezkari izatearren errudun izendatu dituzte zazpi urtez, euren eskubideak urratuta izan dituzte, eta batzuk kartzelan ere izan dira. Baina justizia ez da izan erabatekoa. Justizia egingo litzateke sumario honek egindako kalteak ordaintzerakoan. Hala ere, gauzak dauden moduan egonda, kartzelara ez joatea pozgarria da".
Ehizarako joera baretu
"Bestalde, epai honekin adierazi dute Udalbiltzak instituzio moduan ez duela loturarik ETArekin eta zilegitasun osoa ematen diote erakunde moduan jokatzeko. Hori ere oso positiboa da. Eta Estatu espainolaren norabidearen bilakaera apurtu egin du sententzia honek, orain arte euskal kutsua zuen edozeren kontrako ehizarako joera baretzen hasi ote den esperantza zabaltzen du".
Indarrak batu, eskubideen alde
"Euskaldunon eskubideak errespetatuak izan daitezen bidea irekitzen ari denaren itxaropena zabaltzen da, baina hori egia bihur dadin lan handia egin beharko dugu. Era berean Udalbiltzako auzipetuei erakutsi zaien babesa oso garrantzitsua izan da. Oso garbi da Euskal Herriaren aldeko urrats sendoak emango dituen herri bateratu baten kontra egingo duen estaturik ez da egongo gauza bagara indarrak biltzeko gure eskubideen alde".
Ea halako gehiago dauden
Esperantza beti dago, baina beldur handia ere bai hau baino epai gordinagoa izango zela. Ea halako sententzia gehiago dauden aurrerantzean.