Foru Aldunditik 1,3 milioi etxez etxeko laguntzarako

Leire Kortabarria 2011ko urtarrilaren 20a

Gipuzkoako Foru Aldundiak 1.363.416,49 euro banatuko ditu Debagoieneko udalerrien artean. 2011. urtean etxez etxeko laguntzarako sortzen diren premietarako izango da diru hori. Foru Aldundiak eta udalek hitzarmena eginda daukate laguntza mota hori arautzeko, eta hitzarmenean jasotzen dira udalek ze premiari erantzun behar dioten.

Eneko Goia foru bozeramaleak atzo, eguaztena, eman zuen horren guztiaren berri. Gipuzkoako udalerri bakoitzak ze partida jasoko duen zehaztu zen; denetara, 14,5 milioi banatuko ditu Foru Aldundiak.

Goiaren hitzetan, 14,5 milioi horiekin "foru ekarpenen unean uneko diru-sarrera batzuk bermatu" nahi da.

Herriz herri, diru hau jasoko dute Debagoieneko udalek (eurotan):

  • Antzuola: 55.953,19
  • Aretxabaleta: 217.692,41
  • Arrasate: 327.326,56
  • Bergara: 369.805,87
  • Elgeta: 44.749,96
  • Eskoriatza: 62.097,21
  • Leintz Gatzaga: 27.002,68
  • Oñati: 258.788,61
  • GUZTIRA: 1.363.416,49

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak