Martinezen esanetan, "egun batetik bestera alda daitezke zertxobait prezioak". Dena dela, gasolindegi guztiek prezio berberak edo oso antzekoak ipintzen dituzte, "bat ere ez dadin bereiztu".
Hego Euskal Herriko eta Espainiako zerbitzugune eta gasolindegi guztietan egunero dituzten prezioak ikusteko modua dago Espainiako Gobernuak daukan webgune honetan: geoportal.mityc.es/hidrocarburos/eess
Jasone Martinezekin elkarrizketa irakurtzeko aukera izango duzue hilaren 24ko (astelehena) Goiena aldizkarian.