Tratamendua oso garestia denez, Magali Muruamendiarazen tratamendua diruz ordaindu ahal izateko boletoak jarriko dira salgai urtarrilaren 29an.
Txarteletan, ondorengo sariak zozketatuko dira:
1. Bi pertsonarentzako gau bateko egonaldia (gosaria barne) hotelean.
2. Baserri turismoko etxe batean bi pertsonarentzat gau bateko egonaldia (gosaria barne).
3. Week-End Plan-eko 2 taloi, bakoitza 50 euroko balioarekin.
4. Tartufo jatetxean 2 pertsonarentzako afaria.
5. Agorrosin tabernan 2 pertsonarentzako afaria.
Txartel bakoitza euro baten salduko da.
Boletoak ondorengo tokietan jarriko dira saltzen:
- Imprespal inprenta
- Barceló bidaiak
- Ecuador bidaiak
- Bule taberna
- Bergarako kultura etxea
- Leturia harategia
- Bolintxo okindegia
- Ariznoa taberna
- Iratxo mertzeria
- Ganbara taberna
- Egon taberna
- Café Bergara (Lasa zaharra)
- Agorrosin tabernan
Familiakoak saiatuko dira txartelak toki gehiagotan ere salgai jartzen, eta partikularrek ere salduko dituzte.
Era berean, jaialdi bat prestatzen ere ari dira Magali Muruamendiarazen alde, dirua ateratzeko. Bergaran egingo da jaialdia, baina oraindik ez dute eguna zehaztu.
Familiak eskerrak eman nahi dizkie Magaliren aldeko ekimen honetan eskua luzatu dieten kolaboratzaile eta laguntzaile guztiei.
Txartelen zozketa maiatzaren 7an egingo da 13:00etan San Martin plazan.