'80 egunean' filma Txileko Tarapacá zinemaldiko lan onena izendatu dute

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko urtarrilaren 20a

Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak zuzendu duten, eta Mari Asun Pagoaga aktore arrasatearra protagonista den filmak Txileko Tarapacá 2011 zinemaldiko sari nagusia jaso du. Film onena izendatu dute '80 egunean' lana.

Aurtengoa zinemaldiko hirugarren edizioa izan da, eta 170 bat lan aurkeztu dituzte jaialdira. Saria jaso duen film bakoitzari 1000 dolar eman dizkiote.

Antolatzaileak gustura

Antolatzaileak gustura geratu dira hirugarren edizio honek izan duen erantzunarekin; lau mila lagun inguru joan dira zinema aretoetara. Kultur hitzordu garrantzitsua bilakatu da Iquique hirian (Txileko Tarapacá eskualdea) euren esanetan.

Epaimahaia

Alfredo Barría Troncoso, Sergio Castro San Martín, María Inés Candia, Juan Baldana, Cristian Heisen, Alejandra Fritis eta Michael Quezada izan dira zinemaldiko epaimahaikideak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak