

Basauriko espetxearen aurrean parodia egin zuten zapatuan, bertan larri gaixorik dauden hiru euskal presoren askatasuna eskatzeko, tartean Jon Agirrerena. Anbulantzia itxurako furgoneta birekin joan ziren Arrasate, Markina eta Santutxuko lagunak eta espetxe aurrean egin zuten sei batek – aurpegia estalita eta buzo zuria soinean – salaketa saioa, "bahituta dituzten herritarrek berehalako asistentzia medikua behar dutelako". Jon Agirrek 69 urte ditu eta oso gaixotasun larriek jota aurkitzen da kartzelan, besteak beste, bihotzeko gaitz larriak, diabetesa edota artrosia. Zigorrari dagokionez, 1996an bete zituen hiru laurdenak baina Auzitegi Gorenak 2006an aurtengo maiatzera arte luzatu zion espetxealdia, kartzelan 30 urte beteko dituelarik.

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.