Zergatik da kaltegarria tabakoa?

Arritxu Barruso 2011ko urtarrilaren 19a

Tabakoaren aurkako legea indarrean ipini zenetik asko hitz egin izan da tabakoak osasunean eragiten dituen kalteen inguruan. Horixe izango dute hizpide eguenean Goiena telebistako 'Goiena Magazinea' saioko osasun tartean. Zenbateraino da kaltegarria tabakoa? Ze osagai ditu zigarro batek? Ze eragiten dute osagai horiek gure osasunean? Osasun publikoarendako zenbaterainoko gastua suposatzen du tabakoak? Galdera horiek eta beste askoz gehiago erantzungo ditu Debagoieneko Ospitaleko mediku Iñaki Peñak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak