Greba orokorrean parte hartzeko dei berezia egin diete gazte, emakume eta kooperatibistei

Txomin Madina Milikua 2011ko urtarrilaren 19a

ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariek agerraldia egin dute Arrasaten. Bertan pentsio sistemen erreformaren puntu garrantzitsuenak azaldu dituzte, baita bere kontra egiteko arrazoiak ere.

Urtarrilaren 27ko greba orokorrari berari dagokionez, hiru talderi egin gura izan diete deialdi berezia: gazteei, egungo zenbakiekin ez direlako helduko beharrezko kopuruetara; emakumeei, duten kontratu motagatik arazo bera edukiko dutelako; eta kooperatibistei, egun segurantza sozialera ekarpen handiagoa egiten dutenez, erreformak zuzenean eragingo dielako. Alderdi politikoei eskatu diete ez babesteko erreforma, euren esanetan gizartearen gehiengoari kalte egiten dio-eta.

Greba egunerako antolatu dituzten mobilizazioen inguruan ere egin dute berba sindikatuek. Hala, piketeak bilduko dira goizeko 05.30ean Arrasaten (Sebero Altube plazan), Bergaran (herriko plazan), Oñatin (herriko plazan) eta Elgetan (Pagatza poligonoan). Gipuzkoa mailako manifestazioa 12:30ean abiatu da Donostiako Boulevardetik, eta Debagoiena mailako manifestazioa, bestalde, 18:00etan hasiko da Arrasateko Sebero Altube plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak