Hego Koreako telebista, kooperatibismoa ezagutzen Debagoienean

Julen Iriondo 2011ko urtarrilaren 19a

Hego Koreako telebista publikoaren ordezkaritza bat gure artean da azkenaldian, Mondragon taldeko kooperatibei buruzko dokumental bat grabatzen. Dokumentalaren helburua da Hego Koreako langile askoren lan baldintzak hobetu beharraz ohartaraztea hango gizartea, eta eredu moduan hartu dute hemengo esperientzia.

Hego Koreako iritzi publikoa lan baldintza hobeen beharraz ohartarazteko asmoarekin, KBS telebista katekoek Mondragon Taldeari buruzko ordubeteko dokumentala grabatzen dihardute. Horretarako, taldea osatzen duten zenbait enpresa eta heziketa zentroren funtzionamendua eta helburuak ezagutu dituzte.

Dokumentalerako, besteak beste, Fagor, Mondragon Unibertsitatea, Alecop, Euskadiko Kutxa, Eroski eta Arizmendi ikastolako langileak elkarrizketatu dituzte, Hego Korearrek bertako errealitatea ezagutu dezaten.

Otsailean estreinatuko dute

Hego Korean lan baldintzak legez araututa egon arren, Europako herrialdeetan ditugunak bezain onak ez omen direla-eta, horretaz ohartarazi nahi dute dokumentalaren sortzaileek.

Dokumentala otsailean emitituko du Hego Koreako telebista publikoak eta sortzaileen ustez, besteak beste, herrialdeko intelektualek ikusiko dute programa.

Gure artean pasatuko dituzten 10 egunetan Mondragon Kooperatibaren irudi sakona jaso nahi dute, horregatik ahal duten enpresa gehienetan egingo dituzte entrebistak.

Dokumentalaren zati handi batek Mondragon Taldeari buruz hitz egingo du, baina Batzelona futbol taldearen enpresa-antolakuntzari buruz ere hitz egingo du ikus-entzunezkoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak