Joxe Landak Arraste Irratian aurreratu du domekan elurra ikusiko dugula Arrasateko kaleetan. "Ez du asko botako, elur-lapatsa izango da, eta hiruzpalau egunetan horixe izango dugu", esan du Landak irratian. Domekara bitartean, berriz, euririk ez baina hotza bai.
Pello Zabalak ere gero eta hotzago egingo duela iragarri du GOITBn: "San Sebastian egunean ez du euririk egingo baina hotz bai. Datozen egunetarako, hodeiak, euri gutxi eta hotza"