DKS sariak aurkeztu dituzte Aramaion

Irati Goitia 2011ko urt. 18a, 19:43

Egubakoitzean banatuko dituzte Debagoieneko Kirol Sariak Amaioko kultura etxean arratsaldeko 19:00etan eta ekitaldi horren aurkezpena egin dute gaur.

Hirugarrengoz banatuko dira sariak aurtengoan eta banatuko diren sariak bi multzotan sailka daitezke. 

Batetik, DKSn parte hartzen duten udalek euren sariak banatuko dituzte. Horrela, bost sari egongo dira: Aretxabaleta, Oñati, Elgeta, Leintz-Gatzaga eta Aramaioko udalek banatuko dituztenak.

Bestetik, epaimahaiak aukeratutako sariak egongo dira:
-    Gizonezko kirolari onenaren saria (hautagaiak dira Alberto Iñurrategi alpinista, Markel Irizar ziklista eta Beñat Arnaitz duatleta)
-     Emakumezko kirolari onenaren saria (kasu honetan hautagaiak dira: Maider Unda borrokalaria, Jone Elortza soka-tiralaria eta Ane Sanz de Galdeano igerilaria).
-    Kirol talde onenaren saria: Sustrai Aloña Mendi saskibaloi taldeko mutilentzat izango da.
-    Kirol ibilbideari dagokion errekonozimendua: Aitor Zabaleta pilotu bergararrarentzako izango da.
-    Teknikari onenaren saria: Alberto Garai kirol medikuarentzako.
-     Kirol babesle onenaren saria: Ford Mugarrik eramango du, urteetan kirol ezberdinetako hainbat talde babesteagatik.

Epaimahaiak kirolari anonimoaren saria ere aukeratuko du. Asier Mujika Aretxabaletako kirol teknikariak esan du sari hori ematearen helburua komunikabideetan agertzen ez diren, baina kirol munduan lan ugari egiten duten pertsonak omentzea dela. Oraindik ez dute erabaki nork eramango duen sari hori, hala ere, Mujikak esan du ez zaiela hautagairik falta, asko baitira kirolaren inguruan lanean dabiltzanak.

Herritarrek beraien botoen bitartez ere aukera dezakete euren kirolari gustukoena. Horretarako goiena.net webgunean DKSk duen atalean sartu eta bertan aukeratu ahal izango dute euren hautagaia.

Asier Agirre Aramaioko alkateak DKSk bailarako herriak batzen dituela esan du gaurko aurkezpenean eta herritarrei gonbita luzatu die egubakoitzean egingo de ekitaldira joateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak