Goiena papera jasotzen duten guztiek zein gidan bertan parte hartu duten bezeroek jasoko dute Goienaren gida komertziala, denda, enpresa edo etxe partikularretan.
Bigarrenak, 10 euro
Norbaitek ez badu jasotzen, hemen eska dezake: 943 08 10 50 edo harpidetza@goiena.com. Bezero zein partikular bakoitzak gida bana eskuratu ahal izango du. Besterik nahi baldin badu, edo beste herri batekoa, 10 euro ordaindu behar izango ditu.
Goiena.net-en ere bai
Bestalde, gure atarian, Goiena.net-en ere eskuragarri dago. Goiena.net/gida helbidean, edozeinek ikus dezake Debagoieneko enpresa, komertzio edo bestelakoen telefonoa.
"Gida komertziala asko baloratzen eta estimatzen den produktua da. Hori dela eta, aurten ere, bezeroengandik jaso dugun erantzuna ezin-hobea izan da", adierazi du Imanol Elortzak, aurtengo gida komertzialen arduradunak.