Aldaketa horren arabera, halaxe geratuko litzateke horoskopoa:
Sagitarius: Abenduaren 18tik urtarrilaren 18ra
Capricornius: Urtarrilaren 19tik otsailaren 15era
Aquarius: Otsailaren 16tik martxoaren 11ra
Piscis: Martxoaren 12tik apirilaren 18ra
Aries: Apirilaren 19tik maiatzaren 13ra
Taurus: Maiatzaren 14tik ekainaren 19ra
Gemini:Ekainaren 20tik uztailaren 20ra
Cancer: Uztailaren 21etik abuztuaren 9ra
Leo: Abuztuaren 10etik irailaren 15era
Virgo: Irailaren 16tik urriaren 30era
Libra: Urriaren 31tik azaroaren 22ra
Scorpius: Azaroaren 23tik azaroaren 29ra
Ofiuco:Azaroaren 30etik abenduaren 17ra
Ilargiaren grabitazioa
Parke Kunklek, Minessotako Planetarium Society-ko kideeak proposatu du Ofiuco gehitzea horoskopoari. Haren arabera, gehitu egin beharko litzateke zeinu hori izarren lerrokatzea aldatu egin delako, azken bi mila urteotan ilargiak eragindako bultzada grabitatorioarengatik.
Mitologia grekoaren arabera, Ofiuco Asclepio da, Medikuntzaren jainkoa, Apolo eta Coronideren semea. Asclepiok sendatzeko boterea zeukan. Hadesek pentsatu zuen botere hori naturaren kontrakoa zela eta Zeusi agindu zion hil dezala.